JAKITEKO

NOR GARA

Ekintza Bibe elkarteko kideak hauek dira: errehabilitatutako pertsonak eta haien senideak –kudeaketa-organoan parte hartzen dute–, errehabilitatzen ari diren pertsonak eta haien senideak, teknikariak eta boluntarioak.

Ekintza Bibek (Bizi Berria) Ekintza Dasaluden (Dama Salestarrak ludopaten alde) lekukoa hartu zuen. Elkarte horrek lan handia egin zuen 1994tik 2015era bitarte eta, hala, Gipuzkoa osoan erreferente bilakatu zen.  

Errenteriako Udalaren jarrera onari esker, Dasaludek bere jarduerarako erabili zuen pisuaren lagapenarekin aurrera segitzen dugu. Errenteriako Alaberga auzoan jokoaren nahasmendua dutenei arreta ematen 25 urte baino gehiago daramagula esan daiteke. Familia askoren bizimodua hobetu da elkarte baten eskutan jarri zirenetik. Ekintza Bibe (Bizi Berria) sortu zenetik gaur egunera arte 500 kasu berri inguru artatu dira.

Equipo

Azpimarratzekoa da elkartera laguntza eske datozen pertsonak ez direla bakarrik etortzen, eta jokoaren arazoak eragiten dienen kopurua hiru aldiz handiagoa dela.

Elkartea autogestionatu egiten da; bazkideen dohaintzen ekarpen egonkorrari, dohaintza anonimoei eta bestelako dohaintzei esker. Urtero laguntzak eta dirulaguntzak eskatzen zaizkie erakunde pribatu eta publikoei, baina, zoritxarrez, mota horretako laguntzak ez daude bermatuta eta ez dute elkartearen aurrekontuaren % 100 estaltzen. Gainera, urte batean laguntza lortzeak ez du ziurtatzen hurrengo urtean berriz eskuratuko denik; beraz, elkartearen etorkizuna kolokan geratzen da.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea izateak ez du esan nahi gasturik ez duenik. Atzean kontabilitateko gestio asko eta buruhauste asko daude. Elkarteko bazkide guztiei urtean behin ematen diegu horien berri, urteko ohiko batzarrean. Ekintza Bibe denok gara.

piso_1
piso_3
piso_4
piso_7
piso_6
previous arrow
next arrow

GURE LANA

  • Ludopatia eta bestelako mendekotasun psikologikoak (erosketak, mugikorra, bideojokoak, lana, sexua, Internet…) gainditzen laguntzeko azpiegitura bat eskaintzen dugu.
  • Emozioei eusteko eta laguntza psikologikoa jasotzeko esparru bat eskaintzen dugu, bai mendekotasuna dutenentzat, bai haien familientzat.
  • Mendekotasun psikologikoak prebenitzeko orientabidea ematen dugu, informazio eta sentsibilizazio kanpainen bitartez.
  • Jokoaren nahasmenduari buruzko baliabide alternatiboak ematen ditugu, pertsonaren bizitza berrantolatzeko.
  • Arazoak sortzen dituzten ohituren ordez ohitura osasungarriak hartzea sustatzen dugu.
  • Familiari eta ingurune hurbilenari arazoak sortzen dituen jokabidetik datozen arazoei aurre egiten laguntzen diegu, eta laguntza jaso eta jarraipena egiteko behar beste baliabide ematen dizkiegu.
  • Ausazko jokoetan abstinentzia mantentzen laguntzen dugu edo, jokabidezko bestelako mendekotasunen kasuan, pertsonak ohitura egokiak eta bere eguneroko bizitzara egokituagoak izatea lortzen.
  • Mendekotasun psikologikoei buruzko informazioa ematen dugu.

MISIOA

Ekintza Bibe fundazioan errehabilitatu direnek eta haien senide eta laguntzaileek rol garrantzitsua betetzen dute. Hain zuzen, Zuzendaritza Batzordea errehabilitatutako pertsonek eta haien senideek osatzen dute. 

 

Errehabilitatutako pertsonen elkarte bat da, eta bere helburu nagusia da beste pertsona batzuei laguntzea, beren bideari jarraitu diezaioten eta, errehabilitatzen direnean, haiek ere elkarteko bazkide izatea: errehabilitatzetik askoz urrunago doan proiektu baten parte direla sentitzea. 

Equipo

Ekintza Bibeko kide izateak proiektu bati jarraipena ematea esan nahi du; proiektu humanoa, sinplea, baina aldi berean berebizikoa, oso eginkizun ona betetzen duena.  Proiektu honek bizitza propioa dauka, eta hazten ari da. Prebentzioaren garrantzia gero eta handiagoa da. 

Boluntariotza erakundean bertan sustatzen dugu, esperientziak erakutsi digulako norberak bizi duen infernua gainditu duen norbait topatzea funtsezkoa dela. Hala ere, elkartea bere ingurunearen kanpoko boluntarioak hartzeko prest dago.

IKUSPEGIA

  • Gipuzkoan erreferentea izatea jokoaren nahasmendua edo bestelako mendekotasun psikologiko bat dutenen errehabilitazioan. 
  • Gipuzkoan erreferente izatea prebentziorako eta mendekotasunarekin bateraezinak diren ohiturak sustatzeko programen garapenean, joko etikoari buruzko gogoeta sustatuz edo joko arduratsuari buruzko kanpainen barruan. 
  • Gero eta zabalduago dagoen osasun-nahasmendu bat agerian jartzea, patologia hori dutenen inguruko gizarte-estigma hausteko; batez ere, emakumeak direnean jokoaren nahasmendua dutenak. 
  • Zaurgarritasun-egoeran (soziala, psikologikoa, pertsonala, ekonomikoa edo lanekoa) daudenei gizarteratzen laguntzea. 
  • Pertsona horiek eguneroko bizitzarako prestatzea, bizitzeko ohitura osasungarriak emanez eta haien osasun emozionala sustatuz. 

BALIOAK

  • Pasioa
  • Zintzotasuna
  • Enpatia
  • Elkartasuna
  • Errespetua eta tolerantzia
  • Berdintasuna
  • Kalitatea
  • Elkarri eskuzabaltasunez laguntzea
  • Talde-lana
  • Pertsonak orientatzea
  • Gizarte-erantzukizuna
  • Entzute aktiboa
  • Lagun egitea

 Erakundearen helburuak, estatutuetan jasotakoari jarraituz

2. Artikulua. Elkarte honen helburuak hauek dira:

  1. a) Ludopaten, jokoaren mendekotasuna dutenen edo substantziarik gabeko mendekotasun berriak dituzten gaixo patologikoen errehabilitazioa lortzea, eta familian, gizartean eta lanean erabat integratzea.
  2. b) Gizartea gaixo patologiko horien egoeraz jabetzea, aldeko iritzi publikoa sortzeko helburuarekin.
  3. c) Aholkularitza-, informazio- eta orientabide-zentro baten funtzioa betetzea, jokoaren edo substantziarik gabeko mendekotasun berrien mende dauden gaixo patologikoen familientzat, baita arazo horri buruz interesa duen beste edozein pertsona edo erakunderentzat ere.
  4. d) Arazoak eragiten dienek elkartearen autolaguntzarako programa terapeutikoetan parte hartzea.

Ikusi

Xede horiek lortzeko, ezarritako lege-betekizunak beteta, ondoko jarduera hauek egingo dira:

  • Harrera egin eta entzun.
  • Lehendabiziko elkarrizketa.
  • Pazienteentzako eta senideentzako autolaguntza-taldeak.
  • Tratamendu psikologikoa.
  • Hitzaldiak, konferentziak, ikastaroak…

Aurreko atalean azaldutako jarduerei kalterik egin gabe, elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu:

  • Era guztietako jarduera ekonomikoak, bere helburuak bete edo horretarako baliabideak biltzeko.
  • Era guztietako ondasunak edozein tituluren bidez eskuratu eta eduki, eta mota guztietako ekintzak eta kontratuak egin.
  • Edozein motatako ekintzak egin; betiere, legeekin eta bere estatutuekin bat badatoz.

Jarduera diruz laguntzen duten erakundeak:

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad