DÍA SIN JUEGOS DE AZAR

“ZORIZKO JOKORIK GABEKO EGUNA”

🎰 Urriak 29: Zorizko Jokorik Gabeko Eguna
Apustu egitea ez da “jolastea” bakarrik. Osasun mentalari, ekonomiari eta gizarte- eta familia-harremanei eragiten dien ohitura bihur daiteke.


📉 Kezkatzen gaituzten datuak (ESTUDES, 2023):
🔸 Zorizko jokoan hasteko batez besteko adina 14 urte da
🔸 Adingabeen ia % 19k diruarekin egin du apustu
🔸 Ia % 4k joko problematikoaren zantzuak ditu
🧠 Antsietatea, motibaziorik eza, eskola-errendimendu txikiagoa, zailtasun ekonomikoak… Arraspa horrek, kirol-apustu horrek, txanpon “jokaldi” horiek egoera zailei ireki diezaiekete atea.

👥 Gure elkartean, laguntza bilatzen ari direnen batez besteko adina 38 urtekoa da, 18 urtetik 75 urtera bitarteko kasuekin.
2024ko urtean zehar, 103 pertsona gerturatu ziren gure Elkartera, 1. Elkarrizketa bat egitera, haien egoera baloratzeko.

  • %7 emakumeak, eta %93 gizonak.
  • 7 familiak, halaber, jokabide-adikzioa duten senideei nola lagundu galdetu zieten.
  • 103 izan dira banakako terapia psikologikoa jaso duten pertsonak, hamabostetan behin, hilean behin, jarraipen-aldian izan da.
  • 103 pertsona horietatik %9 emakumeak izan dira, eta %91 gizonak.
  • 14k ALTA terapeutikoa jaso dute (errehabilitazioa), eta 10ek terapia uztea erabaki dute.
  • Terapiako taldeak egin dituzte 229 egunez. 300 pertsona inguru bertaratu dira, kaltetuak eta hurbilekoak (familia) tartean.
  • 20 ikastetxetan prebentzio hitzaldiak egin dira eta 3.000 ikaslek arreta handia eskaini dute.

Gaur, inoiz baino gehiago, gogoeta egin beharra dago: hezi gaitezen pentsamendu kritikoan, diruaren erabileran eta astialdiaren erabilera osasungarrian.
Pantaila gutxiago, komunikazio eta hausnarketa gehiago.
Apustu batek ez dezala gure gazteriaren etorkizuna erabaki.

Eskerrak eman nahi dizkiegu urtez urte gure laguntza eskaintzen jarraitzea ahalbidetzen duten erakundeei:

☑ Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila (adikzioak)
☑ Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Saila
☑ Errenteriako Udala
☑ Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila (Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza)

 

Eta nola ez, bazkide eta kolaboratzaileen dohaintzak eskertu.

Aurrera jarraituko dugu …

Errenterian, 2025ko urriaren 29an

Leave a Comment