UDA IKASTAROA EHU

Gazteak eta jokabide – adikzioak: identifikaziotik ekintzara

KOD. G09-22 (DOAKOA DA)
UZTAILAK 6
MIRAMAR JAUREGIAN (DONOSTIA)

Uda Ikastaro honek Gipuzkoako jokabide-adikzioen eta gazteen arteko loturari buruzko ikuspegi zabala eskainiko du, gaiaren inguruan interesa duten eragile guztiei identifikaziorako eta ongizatea sustatzeko tresna erabilgarriak eskainiz. Horrelako jokabideei buruzko adierazleek nerabeen arteko areagotzea erakusten dute, eta errealitate post-pandemikoek erronka eguneratuak ekartzen dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gai honi buruz bultzatutako Proiektu Esperimentaletik ateratako ikasbideen esparruan, profesionalen, adituen eta gazteen arteko eztabaida piztu nahi da esperientzaren elkartrukaketarako.

Saioko lehen zatian Gipuzkoako egungo egoera aztertuko da. Horretarako, Proiektu Esperimentalaren ikerketaemaitzak eta Jeffrey Derevensky Psikologiako katedradunak (McGill Unibertsitatea, Kanada)
eskainitako kontraste-ariketa aurkeztuko dira.

Kafe-atsedenaldi baten ondoren, lurraldeko gazteriarekin zuzenean lan egiten duten profesionalen
ikuspegiek, batetik, eta aisialdiak eta formakuntzak gaur egun aurkezten dituzten erronkei
aurre egiten dieten gazteen esperientziek, bestetik, hartuko dute protagonismoa eztabaidasolasaldi banatan.

Izena emateko hurrengo estekan: uda ikastaroa

Leave a Comment

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad