Zorizko jokoarekin eta apustuekin arazoak dituen edonork, bere egoera ekonomikoa hobetzeko edo bere jokabide arazotsuaren seinaleak ezkutatzeko etsipenean, finantziazio modu askotara jo ahal izan du, mailegu bat bestearen atzetik kateatuz. Dirua eskuratzeko bide hori mozteko asmoz, fitxategi horretan borondatez sartzea iradokitzen dizuegu.
EFICAZ autoinklusio-fitxategi bat da, eta, beraz, edozeinek har dezake alta bertan, bere borondatez, edozein erakunde laguntzailek mailegu edo kreditu bat ematea debekatzeko.
EFICAZ fitxategian sartzea eska dezakezu, bide hauetako edozein erabilita:
- On-line formularioa (gomendatutakoa)
https://www2.equifax.es/eficaz/#/home - Posta-elektronikoa: eficaz@equifax.com