urriak 29a. Zorizko jokorik gabeko eguna

“ZORIZKO JOKORIK GABEKO EGUNA”

Urriak 29: Zorizko Jokorik Gabeko Eguna
Apustu egitea ez da “jolastea” bakarrik. Osasun mentalari, ekonomiari eta gizarte- eta familia-harremanei eragiten dien ohitura bihur daiteke.


Gure elkartean, laguntza bilatzen ari direnen batez besteko adina 38 urtekoa da, 18 urtetik 75 urtera bitarteko kasuekin.

2025ko urtean zehar, 120 pertsonek Lehen Elkarrizketa eskatu zuten, azkenik, ordu bateko 93 elkarrizketa egin ziren, beren egoera baloratzeko. ⇒ %13 emakumeak, eta %87 gizonak.

  • 14 familiak, halaber, jokabide-adikzioa duten senideei nola lagundu galdetu zieten.
  • 114 izan dira banakako terapia psikologikoa jaso duten pertsonak, hamabostetan behin, hilean behin, jarraipen-aldian izan da. ⇒ Horietatik %6 emakumeak izan dira, eta %84 gizonak.
  • 15k ALTA terapeutikoa jaso dute (errehabilitazioa), eta 16ek terapia uztea erabaki dute.
  • Terapiako taldeak egin dituzte 274 egunez. ⇒ 320 pertsona inguru bertaratu dira, kaltetuak eta hurbilekoak (familia) tartean.
  • Prebentzio hitzaldiak 6 ikastetxetan, futboleko kirol-klub batean, eta udal-erakundeegin batean eman dira

Horiek dira gure datuetako batzuk, baina zifren atzean, beti ere entzutea, laguntza eta ulermena behar duten pertsonak, euren prozesu terapeutikoa aurrera eraman ahal izateko.

Zorizko eta Apustuzko Jokorik Gabeko Eguna dela eta, urriaren 29an, gure psikologoek, Ana Reteguik eta Beatriz Alonsok, hitzaldi bat emango dute, herritarrei ikusezinezko errealitate bat hurbiltzeko, gero eta laguntza-eskaera gehiago egiten baitzaizkie. Gizarteko biztanle gazteenak ahulenetakoak dira, eta jokoarekiko mendekotasuna dute, eta horretan erortzeak ondorio larriak eragin ditzake: zorrak, depresioa, antsietatea, lotsa, erruduntasuna, autoestimu baxua, familia gatazkak, eskola-errendimendu baxua, lana galtzea, ebasketak, ilusio falta, bakardadea, …

“Raska” horrek, lagunekin egiten den kirol apustu horrek, “jokatutako” txanpon horiek, nerabeek eta gazteek erabiltzen dituzten egoera zailei atea ireki diezaiekete.

Gaur, inoiz baino gehiago, gogoeta egin beharra dago: hezi gaitezen pentsamendu kritikoan, diruaren erabileran eta astialdiaren erabilera osasungarrian.
Jokorako adikzioaz, ludopatiaz. hitzegin behar da, zuen zain gaude!
Apustu batek ez dezala gure gazteriaren etorkizuna erabaki.

Eskerrak eman nahi dizkiegu urtez urte gure laguntza eskaintzen jarraitzea ahalbidetzen duten erakundeei:

☑ Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila (adikzioak)
☑ Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila (Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza)
☑ Errenteriako Udala
☑ Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Saila

 

Eta nola ez, bazkide eta kolaboratzaileen dohaintzak eskertu.

Aurrera jarraituko dugu …

Errenterian, 2026ko urriaren 29an

Leave a Comment