Errenteriako Emakumeen Etxean hitzaldia
Asteazkenea, maiatzak 7, 18:00 etan, hitzaldia antolatu dugu.
Joko-nahasteak emakumeei eta gizonei eragiten die modu desberdinean, eta emakumeak direnean arreta espezializatua eskatzen duten ezaugarriak eta ereduak erakusten ditu.
Hitzaldiaren helburua da emakumeenganako adikzioen irteera mugatzen eta baldintzatzen duten faktore ezberdinak aztertzea, baita elkarteak egiten duen lana ezagutaraztea ere, jokoarekiko adikzioaren irteeran laguntzeko; izan ere, emakumeen kasuan, estigma, lotsa eta epaitua izateko beldur handiarekin bizi den adikzio ezkutua da.
Hitzaldia Beatriz Alonso Castrok emango du, osasun psikologoa eta Ekintza BIBEko (Bizi Berria) presidentea.
Hitzaldiaren ostean solasaldirako tartea izango da.